“Neskok ezin dugula zer egin?”


Martxoak, eta bereziki hilaren 8ak, hainbat ekintza eta hausnarketa utzi dizkigu komunikabide guztietan, baita gazteengandik eta gazteentzako ere. Izan ere, eurak izan dira gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka eta mugimendu honen protagonistak. Joan den urtean lan, zaintza, kontsumo eta ikasle greba feminista deitu zen lehenengo aldiz. Bada, orduz geroztik mugimendu feminista indartu baino ez da eginEta argi izan arren greba hau ez dela amaiera, eta benetan ezarriko denik uste ez duen arren, balio handiko ekintza bat izan da genero-desberdintasunari lotutako hainbat arazo bistaratzeko: indarkeria matxista, soldata-arrakala, kristalezko sabaia, lansaio bikoitzak eta hirukoitzak (lanekoa, zaintzakoa eta komunitateko bizitzan parte hartzeari dagokiona), oso gazte direnetik mutikoak baino gutxiago balio dutela uste duten neskatoak, eta abar.

Hezkuntza-zientzietako doktorea eta koedukazioko ikertzailea den Nuria Solsana Pairók dio haurtzarorik goiztiarrena dela alderdi horiek guztiak lantzen hasteko unea, betiere umeen garapenari eta maila kognitiboari egokituta. Hala, arestian aipatutakoa ekidin daiteke eta berdintasun errealean hazi ahal izango dira; izan ere, nerabezaroa jada berandu izan daiteke.

Munduko txoko guztietako gazteek egindako lelo batzuk erakutsiko dizkizuegu, modu poetiko eta didaktiko batean hausnarketara bideratzen gaituztenak belaunaldi guztiei. Bartzelonako Escola Joan Pelegrín gaztelania eta literatura irakasle den Cristian Olivéren eskutik.

FOTO PATRI

https://tiempodeactuar.es/blog/analisis-linguistico-y-literario-de-los-lemas-del-8m/

Horrez gain, hona hemen Nuria Solsona Pairóren ikerketarekin bat datorren artikulu bat, Madrilgo Colegio Lourdesen Haur Hezkuntzako irakasle den Ana Benitorena: Genero-ikuspegia erabiliz heztea Haur Hezkuntzatik hasita

http://eldiariodelaeducacion.com/blog/2018/03/07/educar-mirada-genero-desde-la-escuela-infantil/

P.G

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s